Euskal Blogosfera

Aspaldi honetan, asko irakurtzen ari gara Euskal Blogosferari buruz, honen hedapenaz, bilakaeraz, blogen kokapenaz… Nik uste dut guri buruz gehiegi hitz egiten ari garela eta gure zilborrari begira jartzeak ez digula inongo mesederik egiten.

Luistxo Fernandezek Sustatun eginiko iruzkinak garbi uzten du gauzak muturreraino eramateak eta nahasteak ez duela batere laguntzen. Artikulu hori irakurrita, sinesgaitz egiten zait Luistxok egiten duen hainbat adierazpen.

Urrats inportantea da, nire iritziz, Telezaborraren jarioa Ya.com eta Deutsche Telekomeko atzaparretatik libre edukitzea.

Google-Bloggerren edo multinazional baten eskuetan gure eguneroko gomutak biltzen? eta zeuretarako gorde nahi dituzuen, non dago, JAITSI DENA botoia?

Gatibu geratzen da edukia halako blog sistema baten mendean bagaude. Ez, autodeterminazioa blogisten edukietan. Blogistak dira, gara, jabeak.

Nik ez dut uste blog bat Blogger bezalako gune batean kokatzeak gatibu bihurtzen zaituenik. Nik uste dut doako zerbitzu eroso bat eskaintzen dutela eta jende askorentzat blog bat argitaratzeko biderik errazena. Horrek alde txarrak dituela? Jakina. Baina, zergatik alde txar horiei begira jarri? Zergatik ez dugu esaten zerbitzu horiei esker euskal blogari berri batzuk sortu direla? Guk ere gisa horretako gune batean, Blogsomen, kokatu dugu gure blog hau eta bere mugak ederki asko ezagutzen ditugun arren, eskertzeko hitzak besterik ez dugu irlandar zerbitzu honentzat. Gure ikasleak ere hasi dira zerbitzu hori erabiltzen eta poliki-poliki gure ikastolako “komunitate txikia” sortzen ari da. Hau guztia, guretzat, gisa honetako zerbitzuak egongo ez balira, ezinezkoa litzateke gure baliabide ekonomikoak oso mugatuak baitira.

Horregatik, Joxe Aranzabalek Gizakom-en idatzitako artikuluarekin ados nago. Egin dezagun gisa horretako euskal zerbitzu bat eta ikusiko dugu gure blogosferaren egoera nola hobetzen den.

Bizarra mozteko astirik ez?

Gezurra dirudi ordenadorearen USB konexioari horrelako etekina ateratzea dagoenik. Orain dela hilabete batzuk kafea berotzeko tramankulu xelebre bat aurkeztu bagenizuen oraingoan “gadget” berri batekin gatozkizue: bizarra kentzeko USB gailu berri hau.

Aurreko biekin batera zigarroak pizteko USB txiskero bat aurkitzen badut, a ze pack polita magic-i eguberrietan erregalatzeko!. Komunera joateko besterik ez du utzi behar izango ordenadorea (hmmmmm….. :idea: hau ere USBtik egitea posiblea izango ote da?) :lol:

Xatakan irakurria

Ordizia eta Jakintza Ikastola satelitetik

Google Maps eta Earth erabiltzen hasi nintzenetik arantza txiki bat izan dut barrenean sartuta: gure bizilagunen herriaren izena agertzen zen bitartean, Ordizia ez zen inon agertzen. Gaur egoera horrekin amaitzea erabaki dut eta Google Maps-en argazkia atera dut. Bertan, Ordizia eta Goierriko beste herri batzuk agertzen zaizkigu.

Segidan, Tagzanian sartu naiz eta egiaztatu dut gure herriaren inguruko inongo etiketarik ez zegoela eta berehala sortu dut bat gure ikastola aipatuz. (Argazkia)

Eta azkenik, Google Earth programarekin hegan egin dut gure ikastolaraino iritsi arte eta, bertan, gure ikastolako web eta blogen helbideak kokatu ditut. Argazki bat atera dut, baina programa honen ikusgarritasuna hobeto ikusteko bideokaptura bat egin dut zuen gozamenerako.
Intersaturik bazudete, kokapenaren datuak honako hauek dira:

  • Latitudea: 43° 3′13.40″N
  • Altitudea: 2°10′24.54″W


View this clip on Vimeo

Abuztuan IKTeroak bero-bero!

Bueno, bueno… zer da hau! Bederatzi egun etxetik kanpo eta sekula baino interesgarriagoa aurkitu dut gure bloga. Irakurri berri ditudan azken erantzunak oso interesgarriak iruditu zaizkit denak. Nork pentsa garai honetan horrelako gai interesgarriei helduko geniela. Ea datozen egunetan Sergio, Txopi eta Enekori erantzuteko tartetxo bat hartzen dudan.

Bitartean hemen uzten dizuet Deniako argazkitxo bat

Montgo Deniako gaztelutik

Gaur jaso dut kotxea. Datozen egunetan ingurua ezagutzeari ekingo diogu. Laster arte.

Eskuminak denori Deniatik

Hementxe nauzue, Deniako udal-liburutegiko atariko espaloian eserita aspaldian utzita nuen “bizioari” berriro emanez. Egia esan nahiko egoera xelebrea da hau: herriko festak dira eta, liburutegia itxita dagoenez. hemen gaude ni eta nire Dell Axim X5 fidela bertako biztanleen harridurazko begiradeei muzin eginez “dale que te pego”. Lortu dudan informazioaren arabera Denia osoan dohaineko bi “hotspot” daude: bata liburutegian eta bestea Lanbide Heziketako ikastetxe batean. Datozen egunetan ahaleginduko naiz inguru hauetako argazkitxo bat bidaltzen. Bitartean ondo izan (besarkada handi bat sei eta magic-entzat. Une honetan ziurrenik lanean arituko baitira datorren ikasturterako prestatzen ari diren proiektuetan. Segi gogor mutilak!) :lol: