Dagoeneko oporretan dira gure ikasleak. Helduek oraindik azterketaren bat edo beste egiteke badute ere, gaztetxoek eman diete hasera euren oporrei. Eta horrelakoetan gertatzen ohi den moduan, gurasoek beti eskatzen digute euren seme-alabek udaran egin dezaketenaren inguruko aholkua. Nire aholkua hauxe izango litzateke: erakutsi zuen seme-alabei mekanografia. Adin guztietarako gomendagarria bada ere, geroz eta azkarrago hasi geroz eta hobe. Ez dira urte asko igaroko gure seme-alaben lanerako tresna nagusia ordenagailua bihurtu arte. Ordu asko pasako dituzte ekipoen aurrean. Mekanografiatzen txukun dakienak etekin handiagoa aterako dio ordu horiei ez dakienak baino.
Hementxe uzten dizkizuet mekanografiatzen ikasteko baliabide desberdinak:
WEB aplikazioak:
TypingWeb: hau probatu dut. Ingelesez dago baina oso ondo dabil
El Tinglado Mecanografia: txikitxoentzat eskola jarduerak prestatzen dituzten gune batean ekoiztutakoa.
Gaur, San Franciscon goizeko 10:00ak direnean, Euskal herrian arratsaldeko 19:00ak izango dira eta hortxe hasiko da aipatutako egun hori. Dirudienez, 1.700.000 baino gehiago dira egun honetan Firefoxeko azken bertsioa jaisteko konpromisoa hartu dugunok. Niri, pertsonalki, Guines errekorrarena ez zait gehiegi axola, baina software askearekiko konpromisoa zabaltzeko baliagarri bada, gaitzerdi. Ni, arratsaldeko 19:00etan, hementxe egongo naiz azken bertsioa jaisteko prest. Eta zu?
Bideo bat baino gehiago batera enbotatu nahi duzula? bada, Omnisio da bilatzen ari zinena. Gainera, bideo eta aurkezpenak sinkronizatzeko aukera ere ematen du. Eta hori gutxi balitz, iruzkinak bideoan bertan txerta daitezke gainean klik eginez. Minutu batetan muntaia eginda eta oso interfaze polit bezain sinplea erabiliz. Ikasleekin erabiltzeko modukoa, adibidez, arte erromanikoari buruzko bideo sorta bat Youtubetik hartu eta erabiliz edo fisikako bideo sorta erabiliz… Nik proba egin dut ikasleek eginiko grabazioak Youtubetik eta Google Videotik hartuz. Horra hor 8-9 urteko ikasleekin eginiko adibide bat.
Asus-ek eeePc ultra-eramangarria kaleratu zuenetik asko dira filosofia berarekin sortu diren ordenagailuak. Une honetan merkatuan ditugun aukerak ugariak badira ere, hauen tripetan erabil daitekeen softwarean ez da berrikuntza gehiegirik izan. Hauetako ekipo gehienek bi konfigurazio ezberdin aurkezten dituzte: bata WindowsXpean eta bestea Linux banaketa batean oinarritutakoak. Bigarren kasu honetan, gehienek Suse Linux bertsioa dute instalatuta; Asus eeePC-ak Xandros izeneko distro bereziarekin ere eros daiteke.
Canonical-ek, UMPC hauek lortu duten arrakasta ikusirik eta Intel-ek ekipo hauetarako bereziki garatu duen Atom prozesadorea laster salduko dituela kontutan izanik, ekipo hauen berezitasunera egokitzen den Ubuntu distro berezia prestatu du. Ubunturen “zapore berri” honekin, alde batetik, etekin handiagoa atera nahi zaie web baliabideei eta, bestetik, ekipo hauen erabiltzaile profila nolakoa izango den kontutan hartuz (gaztetxoak, kasu askotan), interfaze erabilerraza sortu nahi izan dute. Interesgarria Ubuntuk egin duen mugimendu berri hau, dudarik gabe.
Aspaldi ez nuela hainbeste disfrutatzen nire lankideekin. Benetan esaten dizuet, gutxitan izaten ditugu gaurkoa bezalako hain bilera emankorrik. Etapa eta profil akademiko ezberdineko bederatzi irakasle aritu gara bi ordu luzez ikasle eta irakasleon konpetentzien inguruan. Ez dakit nire lankideek baina nik burmuina irakiten atera dut bileratik, ideiak eta etorkizunerako lanerako proposamenak borboka etorri zaizkit burura etxerantz bazkaria prestatzera nindoala. Gaiak bere mamia dauka eta oraindik ez da unea heldu txoko honetan horrelakoetaz hitz egiteko. Patxada piska bat behar dugu eta hausnarketa tarte bat ere, baina zer esango dizuet ba…. lagunok, horrelako gehiago behar ditut!!
Gaurko bilerarako bilduta nituen hainbat erreferentziei errepasotxoa egiten ari nintzela, aprendizaia ez-formalaren inguruan nituen apuntetxo batzuk irakurtzerakoan gauza batek deitu dit atentzioa: bertan aipatzen zen gure gazteen prestakuntzan geroz eta garrantzia handiagoa duela ohiko ezagutza nukleo klasikoetatik (eskola eta fakultateak) kanpo geratzen diren informazioa iturriak, alegia, modu informalean jasotzen dutena: aldizkari, telebista, mota guztietako webguneak edota jokuetatik jaso dezaketena. Hemen aipatu dituen beste hainbeste informazio iturri gehiago aipatzen baziren ere, jokuen adibidea da bereziki “moska” utzi nauena. Benetan gure ikasleek lor ditzakete hainbestetan aipatzen ditugun konpetentziak (oinarrizkoak zein espezifikoak) jokuetan arituz? Demontre, zertan ari naiz ba ni, nire semeari Minijuegosetik urruti ibili behar duela esanez? Tira, txantxak alde batera utziz, burura etorri zaizkit azkenaldian nire del.icio.us-eko kontuan bildu ditudan joku batzuk. Joku hauek guztiek ezaugarri komunak dituzte:
Ordenagailuko jokuak baldin badira ere, hauen erabilera arkatz edota margo “birtualen” erabileran oinarritzen da. Horrela, ikasle batek euskarridigitalaren gainean marraztu edo margotu besterik ez du egin behar.
Jokatzeko prozedura zein den ikusita, primerako jokuak dira arbel digital interaktibo edota Tablet PC batzuekin erabiltzeko.
Guztietan forma eta kolore ezberdineko gorputzen arteko interakzioak ematen dira. Gorputzek higitu, erori, biratu, arrastatu, talka egin eta elkarrekin interakzionatzen dute, prozesu honetan grabitatearen eragina klabea delarik. Hori dela eta, oso joku aproposak iruditzen zaizkit gorputzen arteko elkarrekintzak aztertzeko, talken azterketa eta mugimendu motak orokorrean: fisika arloan txertatzeko modukoak direla iruditzen zait.
Joku hauek erabilgarriak izan daitezke Lehen Hezkuntzatik hasita Batxilergorarte.
Hementxe doa zerrendatxoa:
Phun: zuetako askok dagoeneko ezagutuko duzue. Ikasle suediar batek karrera amaierarako garatutako proiektuaren emaitza da. Jokua ordenagailuan instalatuta behar da; Windows, MacOS eta GNU/Linuxperako bertsioak daude. Nik Ubuntun instalatu dut eta arazorik gabe dabil. Duen interfazea (gaztetxoenentzat ez da oso erakargarria) eta eskaintzen dituen aukeren (elementu mordoa) arabera egokia ikasle helduenekin erabiltzeko dela iruditzen zait. Hona hemen bideo bat:
Crayon Phisics: aurreko batean eman genuen, blog honetan bertan, joku honen berri. Oinarrizko bertsioa da oraindik deskargatu daitekeen bakarra baina laister kaleratuko omen dute Deluxe bertsioa. Egokiago ikasle gaztetxoentzat, Lehen hezkuntzako azken ziklokoentzat, adibidez. Bila aritu banaiz ere, ez dut inon aurkitu zein plataformarako diseinatuta dagoen baina nik esango nuke Windowsen soilik erabil daitekeela. Hona beste bideo bat:
ScribbleWip: harrigarria da joku honekin gertatu zaidana. Pizarra Dixital izeneko blogan bere erreferentzia aurkitu dut baina ez dut inon topatu non demontre dagoen joku honen arduradunen webgunea. Gehienera ere jokua nondik jaitsi daitekeen aurkitzera heldu naiz. YouTubeko lotura honetan adierazten denez, jokua zip formatuan hemendik deskarga daiteke. Nik jaitsi dut eta bertan windowserako exekutagarria aurkitu dut bakarrik. Lehen begirada batean, aurrekoaren antza handia daukala esan daiteke. Agian ScribbleWip egokiagoa izan daiteke arbel digital interaktiboan erabiltzeko; Crayon Phisycs, berriz, Tablet PC batean. Hementxe beste bideo bat:
Magic Pen: flashen egindako web joku bat da. Horrek esan nahi edozein ekipotik erabil daitekeela arazorik gabe (interneteko konexio ona behar da). Egokiena arkatz digitalak erabiltzea bada ere, saguarekin ere arazo gehiegirik gabe jokatu daiteke. Erabilitako marrazki eta paisaiek ume txikientzako zuzendutako jokua dela garbia uzten dute. Joku honek, besteek ez bezala, marraztu behar diren irudien ereduak eskaintzen dira, umeari laguntzeko irudia marrazterakoan.
EGUNERAKETA (2008-07-24)
Fantastic Contraption: Flashen egindako beste joku bat. Itxuraren aldetik umeentzako bereziki diseinaturiko jokua badirudi ere, zailtasun maila handikoa iruditu zait niri. Honen adibide garbia azpiko bideoan ikus dezakezue.
EGUNERAKETA (2008-10-20)
Numpty Physics: Crayon Physics aplikazioaren klona baina GNU/Linuxerako. Aurrekoak bezala, BOX2DEngine motorea erabiltzen du irudiak renderizatzeko. Jokuak dituen maila guztiekin amaitzea lortzen baduzu, erabiltzaileek proposaturiko pista multzo gehigarriarekin probatu dezakezu.
EGUNERAKETA (2009-01-04)
Incredibots: Fantastic Contraption-en antzeko jokua. Azken honetan sortutako makina grabitateak kontrolatzen badu, Incredibots-en sortutakoaren gidari bakarra zeu zara. Hona hemen azpian jokua: