Gaur goizean, gure ikastolako DBH 1eko ikasleek Berde-Berdea izeneko proiektuaren aurkezpena izan dute. Proeiktu hau Gipuzkoako Kutxak bultzatzen du eta eurek dioten bezala, hauxe da proiektuaren helburua:
Gazteen heziketa eta parte hartzea sustatzea ingurumenaren alde.
Ideia ez da beste munduko gauza bat, zalantzarik gabe, baina baditu ñabardura batzuek beste proiektuengandik bereizten dutena
- Webgune bat garatu dute proiektua lantzeko (hau ohitura bihurtzen ari da proiektu berrietan)
- Ohiko materialak (karpetak, liburuxkak…) ez ezik, CD multimedia bat ere banatu dute
- Azkena eta niretzat bereziena, ikasleek eginiko lanaren arabera eta asmatutako galdera kopuruaren arabera, Kutxak diru bat banatuko du ingurumenaren inguruan lanean diharduten Gobernuz Kanpoko erakunde ezberdinen artean
Benetan, ideia oso interesgarria iruditu zait gure ikasleak kontzientziatzeko eta, aldi berean, erakunde horiek egiten duten lana babesteko eta bultzatzeko. Aurtengo erakundeak honako hauek dira:
Oker ez banago, gure ikasleek, Afrikan lanean ari den azkeneko horrentzat bideratu nahi dute lortzen duten guztia, baina behin betiko erabakia hartzeke dago oraindik.
Gipuzkoako ikastetxeentzat den proiektu honetan parte hartuko dutenen zerrenda webgunean bertan topa dezakezue eta gure ikastolako bi taldeak hauek dira: DBH 1A eta DBH 1B
Ea lan asko egiten duten eta erakunde hauentzat laguntza handi bat lortzen duten, horixe baita proiektu honen helbururik politena.