Argazki kamera berria

 

Denbora luzez argazki kamera “definitiboaren” ;-) bila ibili ondoren, pasa den asteartean hartu nuen erabakia: nire nahiak asetzen dituena, nire eskakizunei erantzuten diona, Pentax Optio S5n argazki kamera izan da.

Bilaketarekin hasi baino lehen kamerak bete beharko lituzkeen baldintzak zehaztu nituen:

  • Sistema optikoa izeneko etxe batekoa izatea, betidanik argazkigintzara dedikatu den etxe batekoa, alegia.
  • Tamainaz txikia, poltsikoan eramateko modukoa.
  • 5 Mpixel-etakoa gutxienez.
  • Bideoa grabatzen duena
  • Nire agendarako ditudan SD memoria txartelekiko konpatiblea izatea
  • 300 € ingurukoa.

Baldintza hauetan oinarriturik modelo desberdinak topa nituen (Canon Digital Ixus 50, Olympus µ-mini digital S, Casio Exilim EX-Z55, Sony Cibershot DSC-T3,….) eta azkenean Pentax-eko modeloa erostea erabaki nuen. Pixmanian erostea erabaki nuen. Eskaera egin eta bi egun barru argazki kamera eskuetan nuen.

Bateria kargatu bezain pronto, kalera atera eta argazkiak ateratzeari ekin diot. Lehenengo inpresioa benetan ezin hobea izan da. Txikia izan arren, bere aluminiozko karkaxari esker, sendotasun sentsazioa transmititzen du. Oso erabilerraza da, menu ugari ditu edozein egoerari arrakastaz aurre egiteko. Flash indartsua du. Benetan harrituta naukana bateriaren iraupena da; flash-arekin argazki ugari atera ondoren oraindik ez dut berriro kargatu behar izan. Agian punturik ahulena bideoarena da baina, zer demontre, bere zeregina argazki onak ateratzea da!. Hortxe ipintzen dizuet, goiz eder batean, Ordiziak duen itxura nire argazki kamera berriarekin jasota. Zuek erabaki!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.