Ez zaizue inoiz gertatu agiriren bat berritzeko karnet neurriko argazkiren bat behar baina argazkirik ateratzeko denborarik ez izatea? Edo okerrago, denbora bai baina gogorik ez?(Badakizue, gaur sekulako begi-zuloak, bihar aurpegi txarra…badago beti zerbait!). Edo, oraindik, askoz ere okerrago: denbora hartu, argazkia atera eta gero inori ez diozula erakutsiko pentsatu? Bada, hori amaitu da! Lasai asko zauden egun batean, patxadaz, norbaiti argazki batzuk ateratzeko esan, gehien gustatzen zaizuna hautatu, zure ordenagailuan gorde eta arazo bat gutxiago!
Kontua da oraintxe bertan nire bloglines-en bueltatxo bat ematen ari nintzela eta Aula 21ean ePassporPhotorekin topo egin dudala. Ondorengo bi pausoak jarraituz (minutu bateko kontua da), erraz-erraz agiri tamainako 8 argazki sortu eta inprimatzeko aukera duzu:
- Hautatu zure argazki bat eta igo (upload). Automatikoki neurri estandar batera egokitzen du. Dena den, argazkia biratu eta tamainaz aldatzeko aukera ere ematen du.
- Inprimatu
Eta ez dago besterik!
Hemen jartzeko hainbat proba egin dut. Nire argazkiarekin lehenik (ezta pentsatu ere hori jartzea), jolaus eta magicenarekin ere probatu dut (mendekua izugarria izan daiteke), Brad Pittena ere ez legoke gaizki (dena den, ez da aurreko bien mailara iristen) eta , azkenean, horiek guztiak baztertu eta munduko txakurrik maitagarrienaren argazkia jartzea pentsatu dut. Hauxe da emaitza: