Ikastolako lehen solairuan kafe makina bat izan arren badirudi Jakintzako irakasleek nahiago izaten dutela beraien bulegoan dituzten kafe-makinekin kafe bero goxo-goxoa prestatzea. Askotan ikusten ditut irakasleak pantailaren aurrean beraien kafe katiluarekin eta, zenbatetan gertatu izan zaie, lanean buru belarri aritzea eta kafeaz ahaztea!!!! . Inbentu honekin konpondu da arazo hori.
Kafea berotzeko USB Cafe Pad berogailu txiki hau ordenadorearen USB portuari konektatzen zaio eta unetxo batean 40-80ยบ C-tako tenperatura hartzen du (altuagoa erdian izkinatan baino). Sistema honekin ez zaizue sekulan hoztuko zuen kafetxoa!
Badakik Magic, bion artean kafe-makina bat erosi beharko diagu, gadget honekin ez zaiguk kafea sekula hoztuko. Halere, nik nahiago nuke garagardoak freskatzeko inbentutxo bat.
Xatakan irakurria