Bukatu da ikasturtea batxilergoan. Urtero bezala kezka ugarirekin eman diot amaiera nire ikasgaiari. Ez naiz gustura geratu eta nire metodoa, erabilitako materiala, azterketa sistema, ebaluazioa… zalantzan jartzen hasia naiz.
Nire mintegikideak suerte gehiago izan duela iruditzen zait. Taldearekin oso kontentu aritu da eta zalantzarik gabe nik baino lorpen hobeak izan ditu. Ikasturtea amaitzeko fisikako gaiarekin lotutako proiektu batzuk garatzea proposatu zien bere ikasleei. Eta baita jaso ere! Egun hauetan aurkeztu dituzte proiektu hauek eta benetan lan politak egin dituzte gure DBHO 1eko ikasleek.
Gure bitakora honetan denen berri jasotzea ezinezkoa denez, jarraian ikus daitekeen hau aukeratu dugu bere originaltasunarengatik, batez ere.
Bertan, energia nuklearraren ekoizpenaren historia azaltzen da era kronologiko batean guzti hori erlojuaren funtzionamenduarekin lotuta. Eta erlojua puntu-puntuan zebilen gainera!