Azken urte hauetan mugimenduren bat nabarmendu bada sarean hori informazioaren demokratizazioarena izan dela iruditzen zait, izan ere sarean sortu diren aplikazio berrien ondorioz, edonork publikatu dezake edozein gaiaren inguruko informazioa edozein formatuan (testu, argazki, bideo….), edonork eman dezake bere iritzia edozein gaiaren inguruan (foro, wiki, blog…. edo antzekoetan parte hartuz) edota edonor jar daiteke kazetariaren paperean gertuko giro sozialaren berri emanez.
Interneten sortu eta aurki ditzakegun aplikazio sozial berri hauen bitartez informazioaren gizartean norberak bere ekarpenak egiteko aukerak asko ugaritu dira azkenaldi honetan. Hauen guztien inguruko laburpen interesgarri bat aurki daiteke Cymfony etxeak kaleratu berri duen Knowledge Center delakoan. Bertan aurki ditzakezue Blog, Consumer Generated Media (CGM), Public Relations (PR) eta Web 2.0-ren inguruan dauden aplikazioen informazio zabala. Lau arlo hauen inguruan datu estatistikoak eskaintzen dira, artikulu interesgarrien bilduma bat ere irakur daiteke edota enpresa mailan baliabide hauen aplikazioaren hainbat adibide topa ditzakezue.
Iturria: Tiscar.com
Gai honekin jarraituz, Aulablog-etik gomendatzen diren hainbat artikulu interesgarrien aipamena egiten dizuet. Gure lanbidearekin zerikusi zuzena duten hainbat artikuluen berri ematen da bertan:
- Gure kidea den Xarneguk orain dela gutxi eskaini zigun Cmap Tools tresnaren azken bertsioa.
- Gabriel Kaplun-en “Aprender y enseñar en tiempos de Internet. Formación profesional a distancia y nuevas tecnologías” liburuaren pdf bertsioa (hamaika kapituluetan zatitua)
beste askoren artean.
Iturria: Aulablog