Azken urteotan, Windows sistema eragileak izan dituen akats ugariei etekina ateratzen ahalegindu diren birusak ezagutu ditugu, nahiz eta aspaldiko partez birusak baino troyano eta zizare infekzioak nagusitu diren. Microsoft bera, akatsak aurkitu bezain laster edo epe labur batetan behintzat(batzutan, hala ere, ez hain laburra, WMF kasuaren moduan adibidez…), partxeak ateratzen ahalegindu da.
Hala ere, lagun eta lankideen esperientziak ikusita, ematen du IKTetan jantzita daudenek edota sare eta datu pertsonalen segurtasunaz arduratzen direnek bakarrik izaten dutela partxe hauen berri. Askok, gehienera jota, Windows Xp SP2 beraien ordenagailuan instalatuta izango dute segurtasun gaurkoraketa automatikoa aktibaturik izango dutelarik, eta zorte handiarekin, sistemak berak duen suetena suebakia martxan ere edukiko dute (Microsoftek bere azken Service Pack-ean segurtasunari eskaini dion arreta bereziaren ondoriozko berrikuntza nabarmen bi izan dira hauek).
Halere, milaka makina daude oraindik Windows98, Windows2000 edo SP2rik gabeko Windows Xp sistemak dituztenak, hau da, segurtasun maila eskaseko sistema eragileak martxan dituztenak. Eta gainera P2P sareak edota Messenger zerbitzua egunero erabiltzen dutenak, inongo suetenik suebakirik gabe eta askotan antibirusarik gabe ere.
Microsoft berak gaurkoraketa automatikoekin egiten duen kudeaketarekin arazo larri bat agertzen zaigu. Jende askok, sistema eragilearen truke ez du sosik ere ordaintzen (Patapalo sistems…) eta, Microsoft egoera horren jabe denez, ez ditu gaurkoraketak baimentzen. Bakarrik, oso larriak direnak zabaltzen ditu era masiboan.
Egoera hau gainditzeko neurri hauek har daitezke:
- Sistema eragilearen lizentzia ordaindu edo sistemaz aldatu (Linux, Ubuntu adibidez, gero eta aukera sendoagoa eta erabilterrazagoa bihurtzen ari dena). Aukera hau jende askoren burutik ez da pasa ere egiten, eta horrelakoak aintzat dituztenek, ziurrenik, partxe eta gaurkoraketekin kontu handiz ibiltzen direnak dira.
- Partxeak beste nonbaitetik lortu. Bigarren aukera hau gaurkoraketa automatikoak konfiguratzea baino askoz nekagarriagoa da, baina software librearen bidea hartzeko gogorik ez badugu, geratzen zaigun bide bakarra da.
Partxeak lortzeko modu errez bat Hispasec webgunearen posta zerrenda dugu. Posta zerrenda honen izena, “Una al dia”, bere izatearen adierazgarria da: egunero sistemen segurtasunarekin lotura duen albiste bat gutxienez bidaltzen da. Albiste hauen artean askok “mortaleentzat gorenegiak” badira ere, beste asko eta asko oso lagungarriak dira. Hauen artean Microsoftek ateratzen dituen partxe eta gaurkoraketa guztien inguruko berriak ditugu, Microsoft-en webgunetik jaisteko hiperesteka zuzenak ematen dituztelarik.
Beraz, laguntza honi esker ekipoak gaurkoratzeko aukera dago. Aukera hau, sistema eragileak ordainduak dituen eta bere sarean gertatzen den guztiaren berri izan nahi duen IKT dinamizatzaile/sare administrariarentzat oso interesgarria izan daiteke, partxeen eta gaurkoraketen hautaketa kontziente bat egin ahal izateko eta bide batez banda zabalera aurrezteko.Hispasec-etik mezuak jasotzeko bi aukera daude, RSS feed honen bitartez edo posta zerrenda honetan izena emanda.
- Azkenik, firewall edo
suetensuebaki “dezente” bat instalatu, ZoneAlarm adibidez. Dohaineko bertsio laburtuak bere lana primeran egiten du eta seguruenik instalatu bezain laster harrituko zaretela zuen ordenagailuak dituen ezkutuko harremanen berri jasotzen dituzuenean…