Oso tresna apala aurkeztu nahi dizuet, baina xumea izanda ere denbora pilo bat aurreztu didana.
Noizean behin argazki-albumak sortu behar badituzue, edo irudi asko prozesatu guztiei tamaina bera emateko, zer lan nekagarri bezain aspergarri den jakinko duzue, ezta Magic?
JPEG Resizer izeneko doako aplikazio honek lana guregatik egiten du.
Oso erraza da:
- Argazkiak dauzkaguneko karpeta zein den zehaztu.
- Zer tamaina eta konpresio-ratio nahi ditugun aukeratu.
- Irudi konprimatuak zer karpetan gorde behar diren adierazi.
- Oinak mahai gainean jarri programatxoa lanean ari den bitartean.
JPEG Resizer-en webgune berean fitxategi askoren izenak aldatzeko balio duen beste aplikazio bat badago, MultiFile Renamer, alegia. Ez dut probatu, baina eginbehar mekaniko hori erraztu eta azkartzeko norbaiti ongi etorriko zaiolakoan nago. Hala bada, kontaiguzue mesedez.