Duela pare bat egun edo Mozilla Foundationekoek kalera atera dutela Bon Echo, Firefox nabigatzailearen Alpha 2 bertsio berria. Ofizialak ez diren bertsio guztiekin gertatzen den bezala, oraindik akats batzuk aurkezten dituen arren, benetan interesgarriak dira bertsio berri honek aurkezten dituen hainbat aukera berri. Horien artean nagusienak, nire ustez, ondorengoak dira:
- Bilatzaile gune berria, leihoaren neurriaren arabera automatikoki egokitzen dena. Bilaketaren hitz klabeak idazten ditugun heinean Firefoxek hizki horiekin hasten diren hitz zerrenda bat aurkezten digu, irudian ikus daitekeen.
Beti bezala, ohikoak diren guneetan bilaketak egiteaz gain, beste gune batzuk gehitzeko aukera ematen digu
- Zuzentzaile ortografiko bat integratuta dakar. Aurreko bertsioetan Spellbound bezalako pluginak erabili behar ziren edozein web orritan idatzitakoa zuzendu nahi bagenuen. Orain Firefoxek berak dakar zerbitzu hori. Lehen instalazioan ingelesezko hiztegia gehitzen du soilik baina helbide honetara joz beste 40 hizkuntza desberdinetan dauden zuzentzaileak jaitsi daitezke. Zuzentzaile hauek Thunderbird-ek erabiltzen dituenak izan arren, etorkizunean Firefoxek berak egingo du zuzentzaileen kudeaketa propioa. Euskarazkoaren bila joan nahiz eta hara zer ezustekoa!. Galegoa eta Katalana zerrendan agertzen dira baina euskarazkoa falta dela konturatu naiz. Hemen ere atzean geratzen ari ote gara?. Probak egin nahiean, erdarazkoa jaitsi dut eta esan beharra dago oso ondo dabilela.
- Hobekuntza guztien artean garrantzitsuena jarioen tratamendu berria dela iruditzen zait. Bertsio berri honekin, helbide barraren eskuin aldean agertzen den jarioen ikono laranjan klik egiten duzunean ,
orriaren jario artxiboa ikusteko aukera ematen dizu ohi den bezala, baina oraingoan JARIOA FORMATUDUNA da (ikus beheko irudia), hau da, ez duzu ikusiko lehen agertzen zen kode zerrenda luze eta “itsusi” hori. Gainera, orri honen goialdean, jarioa zure agregatzailera zuzenean gehitzeko aukera ematen dizu.
Horretarako, lehenik Tools/Options/General hautatu eta azpian dagoen “Choose Feed Reader” botoian klik egin. Agregatzailea zure ekipoan instalatuta baduzu (nire kasuan bezala, NewsGatorekin) exekutagarriaren helbidea idatzi beharko duzu; agregatzailea, berriz, web aplikazioa bada, zerrenda batetik hautatu beharko duzu. Oso praktikoa.
Alpha 2 bertsioa probatu nahi baduzu zoaz hona eta deskargatu Bon Echo izenez ezagutzen den bertsio hau. Hori bai, kontuz ibili!. Lehenik eta behin esan beharra dago, bertsio ez-ofiziala izanik, akatsak dituela oraindik; eta bigarrenik, erabiltzen ari zaren plugin gehienek ez dira erabilgarriak izango bertsio berri honetan. Nire kasuan Performancing da bakarra, Firefox 2ra eguneratu dena.
Beraz, euskarazko zuzentzailea noiz kaleratuko den zain gauden bitartean, Firefox berri hau probatzen jarraituko dugu
Informazio gehiago hemen