Natur Zientzian astronomia lantzerakoan astroak (izarrak, konstelazioak, galaxiak eta abar) “behatzea” zaila izaten da. Badira hortik planetarium moduko hainbat programa, baina hau da nik aurkitu dudan onena (beste norbaitek zerbait hobea aurkitzen badu esan dezala!).
Zeintzuk dira bere ezaugarri aipagarrienak:
- Erabiltzen erraza.
- GNU general Public License (GPL) da. Beraz doan lor daiteke.
- Kalitate handiko “benetako” zerua aztertzeko eta behatzeko aukera.
- Zerua Lurreko toki desberdinetatik ikusteko aukera (konfigurazio ataletik erabakitzen da).
- Atmosferaren distortsioa kentzeko posibilitatea.
- Konstelazioen izenak eta irudiak ikus daitezke.
- Gaztelerara itzulia dago (beraz ez dugu ingelesarekin “burrukatu” beharrik).
Programaren izena esatea ahaztu zait: Stellarium 0.8.2 da eta “www.stellarium.org” hebidean eskura daiteke.
Guk gelan proiektore batekin erabiltzen dugu eta benetan ikusgarria da. Animatu!