Gure bizimodu azeleratu honetan, askotan, gure ordenagailuak ez diren beste terminaletan lanean aritzea tokatzen zaigu. Hori, niretzat, behin baino gehiagotan arazo bat bihurtzen zen, ez bainuen aurkitzen nik normalean erabiltzen nituen aplikazioak. Hori ikusita, nire Pendriven dokumentuak eta fitxategiak eramateaz gain, aplikazioak eramaten hasi nintzen. Egia esan behar badut, hasi nintzenetik gaurdaino, egundoko aldaketa eman dute aplikazio hauek guztiek eta geroz eta hobeto funtzionatzen dute.
Horregatik, mezu honekin, arazo horrekin bazabiltzate, baliagarria egingo zaizuen aplikazio eramangarri hauen bilduma txiki bat erakutsi nahi dizuet.
Hasteko, nire 1Gb-eko USBan daramadan aplikazioa: PortableApps Suite.
Bi bertsio daude, Estandarra (89,5 MB) eta Lite (30,4 MB). Nik Estandarra instalatuta daukat eta primeran funtzionatzen du. Gainera, aplikazio gehiago gehitzeko aukera ematen du. Aplikazio honetan, honako programak topatuko ditugu:
- ClamWin Portable (antibirusa)
- Mozilla Firefox – Portable Edition (web nabigatzailea)
- Gaim Portable (bat bateko mezularitza)
- OpenOffice.org Portable (office suitea)
- Sudoku Portable (puzzle jokoa)
- Mozilla Sunbird – Portable Edition (egutegia/zereginen kudeatzailea)
- Mozilla Thunderbird – Portable Edition (posta elektronikorako bezeroa)
Hala ere, nik beste hauek ere instalatu ditut:
- Sumatra PDF Portable (PDFak irkurtzeko)
- VLC Media Player Portable (Multimedia erreproduktorea)
- Audacity Portable (Audioa editatzeko)
- GIMP Portable (Irudiak editatzeko)
- 7-Zip Portable (Fitxategiak konprimitzeko edo konprimitutakoak irekitzeko)
Esan bezala, nik 1Gb-eko pendrive batean instalatuta daukat, baina 512 MB-eko bat nahikoa da ongi funtzionatzeko.
Erabiltzen dudan beste USBan ez ditut gisa honetako aplikazioak instalatu, CMSak baizik. Bai, entzuten duzuen bezala, edukiak kudeatzeko sistema ezberdinak instalatuta dauzkat. Horretarako, WOS Portable erabiltzen dut. Bertan, Zerbitzariarentzat softwarea eta Aplikazioen softwarea hauta dezakegu. Honako hau, bertan dagoen aukera zabala:
Zerbitzariarentzat softwarea
- Apache2 (2.2.3 bertsioa)
- Apache2_SE (2.2.3 bertsioa)
- ImageMagick (4.2.9 bertsioa)
- MySQL5 (5.0.24 bertsioa)
- MySQL5_SE (5.0.24 bertsioa)
- PHP4 (4.4.4 bertsioa)
- PHP4_SE (4.4.4 bertsioa)
- PHP5 (5.1.6 bertsioa)
- PHP5_SE (5.1.6 bertsioa)
Aplikazioen softwarea
- Drupal (5.1 bertsioa)
- Joomla (1.0.12 betsioa)
- Knowledgeroot (0.9.8.1 bertsioa)
- Mambo (4.6 bertsioa)
- MediaWiki (1.9.3 bertsioa)
- Moodle (1.7.1 bertsioa)
- OS_Commerce (2.2 bertsioa)
- PHPMyAdmin (2.10.0.2 bertsioa)
- PunBB (1.2.15 bertsioa)
- TYPO3 (4.1.1 bertsioa)
- WordPress (2.1.2 bertsioa)
IKus dezakezuenez, ikaragarria eskaintzen diguten aukera. Gainera, garai batean prozesu korapilatsua zena instalazio prozesu samurra bihurtu da eta klik bat egitea besterik ez dago zure pendriven CMS horiek guztiak instalatuta izateko.
Zerrenda amaiezina egin daiteke, baina nik, aspergarria ez izateko, beste bakar batzuk besterik ez dizuet emango:
- Opera Portable
- Emule Portable
- Utorrent Eramangarria bihurtzeko, egin beharrekoa hemen azaltzen dizute
- WhoisThisDomain
- Fireworks Portable
- Photoshop CS2 Portable
- Multi Windows Live Messenger Portable
- Internet Explorer 7 Portable
Bukatzeko, eta baten batek, orain arte azaldutakoarekin nahikoa izango ez balu, hona hemen aplikazio eramangarrien bilduma batzuk: