Oraintxe jakin dut Firefoxeko garatzaileek Firefox 3ren lehenengo beta publikoa denon eskura ipini dutela. Horrelakoetan gertatzen den bezala bertsio hau oraindik ofiziala ez dela gogoratzen digute, alegia, akatsak topa daitezkeela abisatzen digute. Aurreko beta bertsio ugari probatu izan ditut (alfaren bat edo beste ere) eta, egia esan, oraindik ez didate arazo berezirik eman. Beraz, une honetan martxan dagoen deskarga amaitu bezain pronto instalatzeko asmoa dut. Irrikitan nago bertsio honetarako aurreikusi diren hobekuntza horiek probatzeko. Kontatuko dizuet