Ikastetxe gehienetan datorren ikasturteko planifikazioak prestatzen ari diren une honetan, irakasleon ordutegietan auto-formaziorako tarte bat agertzea eskatzera nator. Saio lektiboak, guardiak, mintegiak… irakasleon ordutegietan agertzen diren bezala, bada garaia RSS jarioak irakurtzeko tarteak agertzen hasteko (nik informazioa kudeatzeko eta partekatzeko tartea esango nioke). Ohiko ikastaroekin nazkatuta, RSS jarioaren ahalmena aintzat hartu eta betiko eskemekin apurtzeko ordua iritsi delakoan nago. Horretarako arrazoi ugari dago eta labur-labur horietako hamar zerrendatuko dut (iruzkinetan zure arrazoiak gehitu):
- Ikasten ikasteko gaitasuna ez da bakarrik ikasleei eskatu behar, baita irakasleoi ere.
- Informazioren kudeaketarako gaitasuna ez da bakarrik ikasleei eskatu behar, baita irakasleoi ere.
- Ohiko formazioa garestiegia ateratzen da eta baliabide oso murritzak dituzten ikastetxeentzat zama bat bilakatzen da.
- Ohiko formazioaren filosofiaren atzean irakasleon erantzukizuna diluituta gelditzen da.
- Ohiko formazioak ikastetxeari ematen dion balio erantsiaren eskasiaren konstatazioa.
- Ohiko formazioarekin berrikuntzaren ardura “agintarien” esku gelditzen da.
- Berrikuntzaren kultura ez da sustatzen ohiko formazioarekin.
- Ohiko formazioarekin kalitatezko informazioa oso berandu eta gaizki iristen da.
- Ohiko formazioarekin ezagutzaren kudeaketa oso lan zaila eta korapilatsua egiten da.
- Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, etengabeko formazioak ez du etengabeko ikastaro sorta esan nahi.
Jarraian, RSSa eta RSS jario irakurleak (batzaileak esan beharko genuke?) zer diren ez dakitenentzat, horra hor esteka batzuk egunean jartzen hasteko.
Google Reader bideotutoriala, gazteleraz »