Azkenik, eguzkia ikusi dugu eta uda gainean dugula gogorarazi digu. Eguraldi ona hastearekin batera, asko dira errepideetara ateratzen diren zikloturistak (Julen Iturbe horien artean) eta makina bat izaten dira bizikletek ematen dizkiguten buruhausteak matxurak direla bide.
Bada, bizikletek ematen dizkiguten arazo horiek nola konpondu jakiteko, BicycleTutor.com ezinbesteko tresna izango dugu. Bertan bideotutorial mordo bat baitago matxura horiek nola konpontzen diren ikasteko.
Erregaien prezioaren gorakadarekin, nik uste dut txirrindulari afizionatuen kopurua etengabe hazten joango dela, beraz etorkizun oparoa aurreikusten diot gune honi.
Ah, Maite eta txirrindularitza “estatikoa” praktikatzen duzuenontzat ez dut uste oso lagungarria denik.