Komikiak on line

komikia

Ikasleekin komiki bat modu erraz batean egin nahi baduzu. Hona hemen behar duzun webgunea: http://www.igrajmo.se/stripgen/
Beharrezko tresnak modu xumean azaltzen dira: pertsonaiak, otartekoak eta objektuak. Aplikaziorik jaitsi gabe, urrats guztiak on line eman daitezke. Emaitzarekin pozik gaudenean, gorde eta ale hop! Komiki egile bihurtu gara!
Irudimen pixka batekin hizkuntza-eskoletan edo plastikan, esaterako, tartetxoa bila diezaiokegu aplikazio honi.
Gainera, ingelesez ongi moldatzen ez bazarete webgunea eslovenieraz ere badago.
Ez horregatik.

Google Spreadsheets

spreadsheets

Dagoeneko zuetako askok jakingo duzuen bezala, Googlek abian ipini du Spreadsheets izeneko zerbitzu berria. Microsoften Excelek, aintzat hartu beharreko arerioa izango du aplikazio honetan, zalantzarik gabe, horixe baita, azken finean, Google Spreadsheets; online erabil daitekeen kalkulu orri bat. Writelyren aurpegi berriaren zain gauden bitartean hemen daukagu dohaineko beste aplikazio interesgarri bat probatzeko. Gonbidapena eskatzeko hona joan.

Iturria: Mangas Verdes

Argazkiak gordetzeko gune bitxia

Atzo del.icio.us arakatzen nenbilela, Picture Trail izeneko gunea topatu nuen. Argazkiak gure ikastolako web orrian aurkezteko era berriak bilatzen ari nintzen eta hau ikustean, probatzera animatu nintzen. Egia esan, bi minuturen bueltan kubo hau eginda nuen eta argazki berdinak erabiliz, berehala beste aurkezpen hauek egin nituen. Benetan, oso erraza. Argazkiak igo eta aurkezpen mota hautatu ondoren, kodea ematen dizu zure web orrian jartzeko. Gainera, igo nahi duzun argazki kopurua oso handia bada, aplikazio bat du deskargatzeko eta di-da batean igotzeko. Oraindik ez dut lortu jakitea mugarik ba ote duen edo zenbatekoa den, baina nik igo ditudan argazki guztiak arazorik gabe hartu ditu.

Zalantzarik gabe, ez dut Flickr alde batera utziko, gune honek ez baititu Flickr-ek dituen abantailak: etiketak, partekatzeko eta iruzkinak egiteko aukera, jarioa…, baina zertxobait ezberdina egiteko eta argazkiak beste era batean aurkezteko baliagarria izan daiteke, nahiz eta propaganda txiki bat txertatzen duen.

Proba ezazue eta ikusiko duzue zein erraza den.

Eguneraketa: Itsututa ibiliko nintzen atzo, izan ere, nire kontuaren datuetan sartu eta oso garbi azaltzen da 50 MBeko espazioa dudala.

CSS Euskal Herriko maparako

Aspaldiko partez ez dut ezertxo ere egin CSSarekin jolastuz, baina CSS Play web orrian egiten dituzten gauzak ikusita, ezin izan dut nire burua errepremitu eta Euskal Herriko mapa turistiko bat egitea otu zait. Garik barka nazala .

Mapa hau egiteko CSSa besterik ez dut erabili eta nabigatzaile guztientzat baliagarria delakoan nago. Kontrakoa bada, iruzkinetan adierazi.

Nik Euskal Herriko mapa batekin egin dut lan hau, baina berdin-berdin egin daiteke beste edozein irudiaren gainean (giza gorputzaren atalak azaltzeko, landareen atalak adierazteko…). Informazioa lortzeko gune ezberdinak erabili ditut, baina Ihesi “Euskal Herriko gida” izan da iturririk garrantzitsuena. Gainera, sagua puntuen gainean jartzerakoan zabaltzen den leihatilaren gainean klik egiteak gida horretara garamatza.

Nik egindako mapa ikusteko klik egin hementxe bertan edo goiko argazkian

Antzeko zer edo zer egiteko asmoa baduzu, hauxe da nik erabili dudan kodea:

CSS

.eh {padding:0; margin:0; list-style-type:none; background:#fff url(/images/euskalherria.gif); width:435px; height:375px; margin:100px 25px 100px 25px; position:relative;}
.eh li a {text-indent:-999px; display:block; width:8px; height:8px; background:#ffcc00; position:absolute; line-height:8px;}
.eh li a em {visibility:hidden; position:absolute;}
.eh li a.dg {top:85px; left:360px;} /*dg= Donibane Garazi eta 85 - 360 dira puntuaren "kordenatuak" argazkian.*/
.eh li a.ma {top:70px; left:410px;} /*ma= Maule eta 70 - 410 dira puntuaren "kordenatuak" argazkian.*/
.eh li a.ba {top:10px; left:305px;}
.eh li a.ir {top:155px; left:280px;}
.eh li a.or {top:110px; left:211px;}
.eh li a.ga {top:152px; left:112px;}
.eh li a.bi {top:50px; left:75px;}
.eh li a.en {top:75px; left:30px;}
.eh li a.el {top:75px; left:130px;}
.eh li a.le {top:35px; left:120px;}
.eh li a.am {top:115px; left:60px;}
.eh li a.ae {top:220px; left:140px;}
.eh li a.ag {top:160px; left:170px;}
.eh li a.ei {top:75px; left:165px;}
.eh li a.do {top:55px; left:230px;}
.eh li a.tu {top:320px; left:310px;}
.eh li a.ar {top:120px; left:260px;}
.eh li a:hover {background:#600; text-indent:0; height:1.2em; font-size:1em; color:#fff; line-height:1em; padding:2px 10px; width:90px;}
/* hack for IE5.x */
* html .eh li a:hover {width:110px; height:1.5em; width:90px; height:1.2em;}
.eh li a:hover em {visibility:visible; margin-left:5px; background:#fff; border:1px solid #600; width:300px; color:#600; padding:25px;font-style:normal; top:-135px; font-family:tahoma, geneva, "lucida sans unicode", "lucida grande", arial, sans-serif; letter-spacing:1px; line-height:1.5em;}
/* hack for IE5.x */
* html .eh li a:hover em {width:200px; width:150px;}
.eh li a:hover em img {border:1px solid #000; display:block; margin-bottom:10px;}
.eh li a:hover em span {display:block; width:0; height:0; overflow:hidden; border:15px solid #fff; border-width:15px 0 15px 15px; border-left-color:#600; position:absolute; left:0; top:128px;}
/* hack for IE5.x */
* html .eh li a:hover em span {width:30px; height:30px; width:0; height:0;}

(X)HTML

<ul class="eh">
<li><a class="ma" href="http://www.argia.com/gida/maule1a.htm">Maule<em><img src="/images/maule.jpg" alt="Argazkiaren izena" title="Argazkiaren izena"/>Hemen, jarri nahi dugun testua idatziko dugu.<span></span></em></a></li>

Eta horrela, banan-banan kokatu nahi ditugun puntu guztiekin.

Trivionomy

TrivionomyTrivionomy denok hain ezaguna dugun Trivial Pursuit galdera-jokoaren web 2.0 bertsioa da. Agian, hori esatea ere gehiegi da; izan ere, galdera sinple batzuk baino ezin baitira sortu eta nahiko modu mugatuan, gainera! Baina, tira…

Dena den, sortzeko era nahiko bitxia da. Etiketa bidez funtzionatzen du eta jokoak etiketa baten azpian sortutako galdera ezberdinek osatzen dute.

All questions are created and edited by users. Games are created by grouping questions with tags

Ez duzu ekoizten galdeketa oso bat, galderaz galdera zoaz. Hau da, galdera bat sortu, baldineko erantzun batzuk eman eta etiketatu egiten duzu. Prozesua amaitu da. Ondoren, hasierako orrira itzuli eta etiketa horren azpian dauden galdera guztiek osatuko dute jokoa.

Trivionomyk aukera bikoitza eskaintzen du: zuk sortu (create) edo sortutakoak erabili (play today’s top trivia questions, most popular games…). Jokoa amaitzen denean, erantzunak banan-banan ikus eta edita ditzakezu. Horretaz gain, estatistikak ikusi (erantzun duten jokalarietatik zeintzuk asmatu duten…) eta, nola ez, bozkatu ere egin daiteke (demokrazia 2.0!! :smile: )

Hezkuntza alorrean tresna interesgarri ugari dago galdeketak sortzeko baina ia gehienak landuagoak eta konplexuagoak izateaz gain, aplikazioak jaitsi eta denboratxo bat eskaintzea eskatzen dute. Honekin, berriz, nahikoak dira klasera joan aurretik 10 minutu aurreko egunean ikusitakoaren errepasotxo bat prestatzeko. Teknologia berriak eguneroko jardunean erabiltzeko errezeloak dituzten irakasleentzat, agian, abiapuntua izan daiteke.

Amaitzeko, esan beharra dago ez dagoela oraindik guztiz garatua. Laster eskainiko dituzten aukeren artean, esaterako, gure webguneetan txertatzekoa egongo da. Interesgarria ezta?

Klikatu hementxe nik sortutako adibidea ikusteko:

Mota honetako artikuluak:

Jatorria: