Bitakoren erabileran oinarritutako elkarlan proiektu baten hasiera?

Gaur IKTeroak gure blogak hilabete bat betetzen du :grin: . Hilabete bateko denbora tartea “asko” edo “gutxi” ote den baloratzea zaila izaten da askotan. Bitakora martxan jarri genuenean garbi genuen, lehenengo hilabeteetako lana garrantzitsua izan arren, erronka nagusia bitakora epe luzeagoan bizirik mantentzea zela. Horregatik pentsatzen genuen hilabete bateko denbora epean ezer “gutxi” egiteko aukera izango genuela. Baina, 31 egun hauetan izandako bizipenen ondorioz esperientzia “asko” bizi izan ditugunaren sentsazioa daukagu.

Azken egun hauetan ideia interesgarri bat darabilkigu buruan IKTerook. Kontua da orain dela bizpahiru egun Blogsome-en bitakora bat duen beste irakasle baten webgunea bisitatu nuela. Ni bezala Bigarren Hezkuntzako irakaslea da Larderoko La Laboral-eko institutuan eta ni bezala blog-ek irakaskuntzan eduki dezaketen erabilgarritasunetaz konbentzituta dago. Irakurri nuenean berehala jarri nintzen berarekin harremanetan eta, ia konturatu gabe, martxan daukagu elkarlan proiektu bat. Hemen ipintzen dizuet berak bidalitako korreoan proposatzen didana:

…Respecto a compartir ideas sobre la utilización de los blogs en la enseñanza, estoy abierto a que todo lo que podamos ir aprendiendo a compartirlo. Y la primera idea que se me ocurre y que podiamos ir madurando, es a crear un blog en común entre los dos centros. Esta idea quería llevarla a cabo con algún centro de aquí de La Rioja, pero todavía no he obtenido respuesta. La idea es simple y a la vez yo creo, que sería muy interesante….

Nik uste dut ideia hau ondo aztertu behar dela. Datorren asteartean, ohi den bezala, IKT taldea bilduko gara eta bertan aztertuko dugu zer eta nola gauzatu daitekeen proiektu hau. Berak ideia batzuk bota ditu:

…El blog tendría en cuanto a los dos centros una recopilación de noticias que surgieran en cada centro, pero que estaría abierto a internet. Piensa un poco en lo que esto supondría. Habría un conocimiento muy rico, primero entre los dos centros y luego sería muy motivador para otros centros. Esto con los blogs yo creo que sería muy facil de hacer. Se podrían utilizar claves de acceso comunes o tener en el mismo sitio dos blogs bastante diferenciados. Esto último creo que se puede hacer, aunque todavía no sé como, con wordpress.
En cuanto a los profesores. Tratariamos que los profesores de nuestos centros compartieran recursos, ideas y todas las cosas que se nos ocurrieran para que se utilizaran con los blogs. Y así podríamos tener más posibilidades de enriquecer nuestra labor…

Datozen egunetan komentatuko dizuet nola dihoan asuntoa baina benetan interesgarria izan daitekeela iruditzen zait.

Ikusmena, fidagarria?

Efektu optikoa

Gure begiek informazio izugarri eskaintzen digute eta, askotan, emandako informazio horretaz baliatzen gara gure erabakiak hartzeko. Dena den, horren beharrezkoak ditugun begi horiek ez dira oso fidagarriak, izan ere, ematen diguten informazioaren interpretazioa egiten dugunean, gauza asko “inferitu” egiten dugu. Hori bai hankasartze sakona!!! Web honetan begiratuz gero, ohartuko gara ezin garela ezertaz fidatu. Hemen ere aurki ditzakezu beste motako efektuak, bitxikeriak… Hau ere ez dago gaizki. Beste honetan gehiago. Hemen nahiko erraz ikus daitezke beste batzuk. Bukatzeko,diseinuan interesaturik bazaudete, hemen informazio esanguratsua aurkituko duzu gure begien okerrak saihesteko.
Dena den, ikusmenaren akats horiek aitzaki bat besterik ez da beste gai bat proposatzeko. Artikulu honekin, irakasleei mezu bat bidali nahi diet euren ikasleen iritzi kritikoa sustatu eta bultza dezaten. Gaur egun, ohiko hedabideen bitartez manipulatutako informazio ugari iristen zaigu, bultzatu nahi ditugun baloreen aurkako mezuak… Horrek guztiak eragina nabarmena du gure eguneroko lanean eta, behin baino gehiagotan, egungo hezkuntza ereduak ez digu gehiegi laguntzen. Nolanahi ere, teknologia berriei esker (aukera bakarra ez izan arren), gauza batzuk aldatzeko aukera daukagu eta ezin dugu inolaz ere aukera hori alferrik galtzen utzi. Hone hemen sarean aurki ditzakegun adibide batzuk ( asko daude ) :

Sustatu ( Euskal webloga, anitza eta independientea )
Sarean ( Euskal webloga, kultura librea aldarrikatzen duena)
Indymedia ( Iritzi kritikoa sustatzen duen gune euskalduna )
Nodo50 ( Kontrainformazioa euskaraz, gazteleraz… )
Escolar.net ( Iritziz beteriko webloga, gazteleraz )
Periodistas 21 ( Gazteleraz idatzitako webloga )

Munduko datuak zure esku

Zenbat aldiz entzun ditugu gisa honetako esaldiak?: “Esaldi hau irakurtzen duzun bitartean munduan dozenaka haur gosez hiltzen ari dira”. Sinisgarritasun eskasa eman ohi diegu horrelako adierazpenei baina, agian, web hau bisitatu ondoren beste iritzi bat izango duzu. Ingelesez badago ere, nahiko erraza da bertan agertzen diren datuak ulertzea. Laguntza behar baduzu, Babel Fish Itzultzaile On Line erabil dezakezu. Oso deigarriak dira bertan agertzen diren datuak baina, bereziki, deigarriak egin zaizkit honako datu hauek: higatutako lursail emankorren kantitatea (tonatan), CO2 emisioak munduan, haurdun gelditzen diren nerabeak, erortzen diren tximistak

Ezagunak izaten hasi gara

Ez nuen uste bitakora bat martxan jartzea hain gauza zirraragarria izango zenik. Gaurko eguna benetan berezia izan da. Pasa den astera arte, egunero, batez beste, hamabi bat bisitari bagenituen gaur 120 140 baino gehiago izan ditugu. A ze emozioa! Estatistikei gainbegiratu bat eman ondoren konturatu naiz IKTeroen bitakora poliki-poliki ezaguna egiten ari dela interneten, batez ere Hegoamerikako hainbat herrialdetan . Hau guztia, hein handi batean, Acertijos y Pequeños Enigmas blog argentinarrari zor diogu, gutaz egin duen aipamen bati esker 32 bisitari izan baitugu. Beste 15 sarrera izan ditugu Sustatutik; eskerrik asko zuen aipamenagatik eta segi orain arte bezala!.

Lanerako ezinbesteko tresna

Beerserver

Aspaldi honetan, Jakintza Ikastolako IKTeroak oso urduri eta lanpeturik ikusten ditudanez, tramankulu berri hau erostea proposatzea otu zait. Izan ere, geroz eta lanordu gehiago behar izaten dute euren lana aurrera ateratzeko eta horrenbeste ordu pantailari so eginez ez die batere mesederik egiten. Batzuk begiak gorrituta, besteek ipurdia gizenduta… baina, beti ere, lana jator eta txukun eginez.
Lan baldintzak hobetu nahirik, Magic-entzat kafea bero-bero mantentzeko tramankulua erosi berri dugu, une honetan derrigorrean, JOLAUS-entzat opari bat egin beharrean nago eta, nire uste apalean, JOLAUS-entzat opari hau baino hoberik ez dago. Engadget-en aurkitu dudan Beer Server honen bitartez ,ziur nago, IKTeroen ekoizpenak areagotu eta hobetuko direla.