Errepositoriaren gunetik hartua:
ESLEko errepositorioaren helburu nagusia Euskal Autonomi Elkartean software libre eta open source-ko garapenak suspertu eta sustatzea da.
Ekimen interesgarria zalnatzarik gabe.
Informazio gehiago: ZirIKTeroak
Errepositoriaren gunetik hartua:
ESLEko errepositorioaren helburu nagusia Euskal Autonomi Elkartean software libre eta open source-ko garapenak suspertu eta sustatzea da.
Ekimen interesgarria zalnatzarik gabe.
Informazio gehiago: ZirIKTeroak
Mozilla taldeko garatzaileek aditzera eman dutenez Firefox 3-k bigarren Release Canditate bat izango du oraindik, bertsio ofiziala kaleratu aurretik. Dena den, badirudi honek ez duela eraginik edukiko bertsio ofiziala kaleratzeko aurretik zehaztutako datarekin. Horrela ba, dena ondo badoa, ekainean izango dugu Firefox 3 bertsioa berria gure ekipoetara jaisteko prest.
Albiste honekin batera Mozillak Download Day 2008 ekimena martxan jarri duela iragarri du. Honen bitartez 24 ordutan gehien deskargatu den softwarearen errekorra gainditu nahi dute. Ekimen honetan parte hartzeko nahikoa horretarako ireki duten webgunean izena ematea. Honekin batera beste motatako ekimenak ere diseinatu dituzte. Norbait animatzen parte hartzera!
Iturria: Entre Tuxes y Pepinos
Blog hau irakurtzen duzuenok jakingo duzue Google Docs aplikazioaren jarraitzaile sutsuak garela. Beti aipatu dugu webean aurki daitekeen ofimatikako aplikaziorik potenteenetakoa dela. Aurrekoa egia bada ere, ezin dugu ukatu Zoho etxeak ere gauzak ondo egiten ari dela. Aspalditik darama aplikazio interesgarriak garatzen, hauetako askok gainera, Google-ek eskaintzen dituen zerbitzuen gainetik agertzen dira. Gaur jakin dugunez Zoho Writer-i Google Docs-etik dokumentuak inportatzeko aukera gehitu diote. Honetaz gain LaTex-ean oinarritutako ekuazio editore dotorea ere gehitu diote. Ekuazioak zuzenean kodea erabiliz edota, Microsoft Word-en modura, botoiak erabiliz txerta daitezke. Zoho Writer-ek automatikoki sortuko du dagokien ekuazioaren irudia. Nahi izanez gero ere, LaTex fitxategia gure ekipora esportatzeko aukera ematen du.
Asko gara irakaskuntzan formula matematikoak erabiltzen dugunok. Gehienok Microsoft Word-ek duen editorera ohitu gara; badakit ez dela aukera egokiena ezta potenteena ere baina ezin da ukatu erabiltzailearentzat erabilerrazena dela. Word-en aukera alde batera utzi eta OpenOffice-en aldeko apustua egin nahi dugunok, atal honetan arazo handia daukagu. Ez ditut erraz konbentzituko nire ikastolako irakasleak OpenOffice-era salto egitea ez baldin badago ekuazio matematikoak txertatzeko tresna sinpleagorik. Ba al daki norbaitek ze asmo dauden OOo komunitatean honen inguruan 3.0 bertsorako? Ba al dago beste aukerarik ekuazio matematikoak modu sinplean txertatzeko OOon?
Google-eko LatLong blogean jakitera eman dutenez, gaurtik aurrera aukera izango dugu Google Earth-ek sortzen dituen KML fitxategiak gure webguneetan “enbotatzeko”. Horrela gure ekipoetan instalatuta ditugun fitxategiak nabigatzailearen bitartez ikusi ahal izango dira. Horretarako Google Earth Browser plugina instalatu beharko dugu gure ekipoan. Beste pluginekin gertatzen den bezala (Flash, QuicTime…) behin gehigarri hau gure ekipoan instalatu ondoren, aukera izango dugu Google Earth eta Google Sky aplikazioekin sortuko fitxategiak nabigatzailearen bitartez ikusi eta kontrolatu. Zoritxarrez plugin hau Windows-pean soilik erabil daiteke. Bateragarria da Firefox 2, IE6 eta IE7rekin
Nire lanaren zati handi bat interneten burutzen dudanetik nabigatzailea ezinbesteko tresna bilakatu zait. Hainbeste ordu sarean egonda, nire lehentasunetako bat egiten dudan lana ahalik eta emankorrena izatea da. Ikuspegi honetatik, merkatuan dauden nabigatzaileen azterketa egin eta gero Firefoxekin geratzen naiz. Ez dakit kalitate handiena aurkezten duena den baina, nire ustez, bai da norberaren beharretara hobekien egokituko daitekeena. Izan ere, erabiltzen duen gehigarri sistema eta atzean dagoen gehigarrien kopuruarekin, eskura dauzkagun funtzio berriak kontaezinak bihurtzen dira.Gaur gehigarri hauetako biren inguruko informazioa eman nahi dizuet.
BetterGMail2 da lehena. Aspalditik erabiltzen nuen baina Google-ek GMailen atzean dagoen kodea aldatzea erabaki zuenetik, arazoak izan ditut honekin. Bigarren bertsioarekin ere ez naiz batere gustura ibili orain arte. Maiatzaren 22an egin duten eguneraketarekin gauzak berriro doaz niri gustatzen zaidan bezala. Lehenengo bertsioak zituen aukera asko galdu badira ere, orain dituenak primeran funtzionatzen dute. Zer egiten duen jakiteko hobena aurrean utzitako estekari jarraitu eta bertako azalpenak irakurtzea duzue. Dena den, ezin dut aipatu gabe utzi GMaili “soineko” berria ipintzeko aurkezten duen aukera. Ez naiz inoiz izan hondo beltzen zalea baina Redesigned GMail izeneko azala izugarri gustatzen zait. Oso itxura orekatua iruditzen zait, estilo modernokoa eta GMaili etekin oraindik hobea ateratzeko balio duena. Azken hau, adibidez, oso garbi froga dezakezue kontaktuen kudeatzailearekin; askoz ere garbiagoa da orain hauen kudeaketa.
Bigarrena Split Browser da. Esan bezala, geroz eta gehiago erabiltzen ditut web aplikazioak ekoizpen lanetarako. Google Apps-ekin datozen aplikazioei geroz eta astindu handiagoa ematen ari naiz; blog eta wikiekin geroz eta lan gehiago egiten dut… Askotan faltan botatzen dut idazmahaiko ofimatikako aplikazioek eskaintzen duten aukera interesgarri bat, pantaila bi zatitan banatu eta scroll-a batera egiteko aukera, hain zuen ere. Bada gehigarri honek horixe egiten du; nabigatzailea bi leihotan zatitzen du; baten informazio iturriak bisualiza daitezke eta bigarrenean Google Docs irekita eduki dezakegu. Horrela informazioaren kontsulta eta ekoizpena fitxetan saltoka ibili gabe burutu daiteke. Oso gehigarri praktikoa iruditzen zait.