Ez ahaztu, gaur, 19:00etatik aurrera, Firefox jaitsi

Fierefox jaisteko eguna

Duela aste pare bat Jolausek Firefox Download Day ekimenaren berri eman zigun. Bada, egun hori iritsi da.

Gaur, San Franciscon goizeko 10:00ak direnean, Euskal herrian arratsaldeko 19:00ak izango dira eta hortxe hasiko da aipatutako egun hori. Dirudienez, 1.700.000 baino gehiago dira egun honetan Firefoxeko azken bertsioa jaisteko konpromisoa hartu dugunok. Niri, pertsonalki, Guines errekorrarena ez zait gehiegi axola, baina software askearekiko konpromisoa zabaltzeko baliagarri bada, gaitzerdi. Ni, arratsaldeko 19:00etan, hementxe egongo naiz azken bertsioa jaisteko prest. Eta zu?

Bideo-muntaiak egin Omnisio erabiliz

Bideo bat baino gehiago batera enbotatu nahi duzula? bada, Omnisio da bilatzen ari zinena. Gainera, bideo eta aurkezpenak sinkronizatzeko aukera ere ematen du. Eta hori gutxi balitz, iruzkinak bideoan bertan txerta daitezke gainean klik eginez. Minutu batetan muntaia eginda eta oso interfaze polit bezain sinplea erabiliz. Ikasleekin erabiltzeko modukoa, adibidez, arte erromanikoari buruzko bideo sorta bat Youtubetik hartu eta erabiliz edo fisikako bideo sorta erabiliz… Nik proba egin dut ikasleek eginiko grabazioak Youtubetik eta Google Videotik hartuz. Horra hor 8-9 urteko ikasleekin eginiko adibide bat.

Heziberri, etorkizuneko hezkuntza

Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza , Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Innobasque eta Jakiunde erakundeak bultzaturiko ekimena zer den jakiteko hauxe da diotena:

Euskadin hezkuntza birpentsatzeko lau euskal erakunderen baterako proiektu bat da (Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza , Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Innobasque eta Jakiunde)

Partaidetzarako web bat da. Berrikuntzan europar erreferentea izateko agertzen zaigun erronkari aurre egiteko eta gure herriak behar duen hezkuntzari buruzko pentsamendu, iritzi eta hausnarketarako eremu bat zabaltzea da bere asmoa.

Gure gaurko eta geroko gizarte berritzaile, sortzaile eta aitzindari bat lortzeko jarduerarekin batera ere, gizarte justuago, baketsua eta solidarioagoa lortzearen ahaleginak etorri behar du .

Gure gizartearen eraldatzea, pertsona guztien zein hezkuntzaren eginbehar bat da. Horregatik, ikuspegi, sentsibilitate eta bizi proiektu desberdinetatik adostu beharko dugu zein den horretarako behar dugun hezkuntza: Zein konpetentziak? Zein aldaketak dira ezinbestekoak hezkuntza sisteman, familietan, gizarte eragileengan.

Erantzuna zurea da. Eraiki dezagun guztion artean nahi eta behar dugun hezkuntza.

Ea azken esaldi hori egia den. Momentuz, jarri duten blogean iruzkinetan besterik ezin da parte hartu. Zergatik ez da aukera ematen alta emateko eta nahi duenak ekarpenak egiteko? Nik hori proposatzen dut etorkizuneko hezkuntza horren oinarriak sendoagoak izan daitezen.

Jarioak irakurri zure ordutegian

RSS jarioa irkurtzen

Ikastetxe gehienetan datorren ikasturteko planifikazioak prestatzen ari diren une honetan, irakasleon ordutegietan auto-formaziorako tarte bat agertzea eskatzera nator. Saio lektiboak, guardiak, mintegiak… irakasleon ordutegietan agertzen diren bezala, bada garaia RSS jarioak irakurtzeko tarteak agertzen hasteko (nik informazioa kudeatzeko eta partekatzeko tartea esango nioke). Ohiko ikastaroekin nazkatuta, RSS jarioaren ahalmena aintzat hartu eta betiko eskemekin apurtzeko ordua iritsi delakoan nago. Horretarako arrazoi ugari dago eta labur-labur horietako hamar zerrendatuko dut (iruzkinetan zure arrazoiak gehitu):

  1. Ikasten ikasteko gaitasuna ez da bakarrik ikasleei eskatu behar, baita irakasleoi ere.
  2. Informazioren kudeaketarako gaitasuna ez da bakarrik ikasleei eskatu behar, baita irakasleoi ere.
  3. Ohiko formazioa garestiegia ateratzen da eta baliabide oso murritzak dituzten ikastetxeentzat zama bat bilakatzen da.
  4. Ohiko formazioaren filosofiaren atzean irakasleon erantzukizuna diluituta gelditzen da.
  5. Ohiko formazioak ikastetxeari ematen dion balio erantsiaren eskasiaren konstatazioa.
  6. Ohiko formazioarekin berrikuntzaren ardura “agintarien” esku gelditzen da.
  7. Berrikuntzaren kultura ez da sustatzen ohiko formazioarekin.
  8. Ohiko formazioarekin kalitatezko informazioa oso berandu eta gaizki iristen da.
  9. Ohiko formazioarekin ezagutzaren kudeaketa oso lan zaila eta korapilatsua egiten da.
  10. Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, etengabeko formazioak ez du etengabeko ikastaro sorta esan nahi.

Jarraian, RSSa eta RSS jario irakurleak (batzaileak esan beharko genuke?) zer diren ez dakitenentzat, horra hor esteka batzuk egunean jartzen hasteko.

RSS in plain Basque »

RSS umeentzat »

Google Reader bideotutoriala, gazteleraz »

Google Reader Tutoriala, aurkezpena gazteleraz »

35 proposamen RSSa gelan erabiltzeko (PDF) »