Bloglines berria

Azken urteotan arrakasta gehien izan duen agregatzailea bere indarra galtzen hasita zegoen, batez ere Google Reader izugarrizko indarra hartzen ari zelako. Bloglinesen gainbehera nabarmena blog askotan irakurtzen ari ginen eta garbi zegoen aldaketaren bat egin beharko zutela erabiltzaileak galtzen ez jarraitzeko.

Bada, gaur bertan, Blogpocket-en irakurri dut Beta bertsioa atera dutela. Berehala sartu eta frogak egiten aritu naiz. Egia da Google Reader “klonatu” dutela eta ia-ia ez duela ezertxo ere eskaintzen aurrekoak eskaintzen ez duenik. Baina, niretzat, deigarriena abiadura izan da. Ikaragarria iruditu zait aplikazio berri honen abiadura, bai jarioak eguneratzen bai jario horien mezuak kargatzen. Frogatu eta ikusiko duzue.

Google Maps zure blogean

Iragarrita zegoen eta, azkenean, gurekin dugu Google Maps-eko mapak gure blogean txertatzeko aukera sinple eta erraza.

Orain, Orri honetara etortzeko esteka klikatzerakoan, esteka ez ezik, gure blogean txertatzeko beharrezkoa dugun kodea agertzen zaigu. Beste zerbitzuetan gertatzen den moduan, kode hori kopiatu eta gure blogean itsatsi besterik ez da egin behar. Txertatu nahi dugun mapa pertsonalizatu nahi izanez gero, Txertatutako mapa pertsonalizatu eta aurrikusi sakatuko dugu eta, oraingoz, maparen neurria aldatzen utziko digu, besterik ez. Nik uste dut, denborarekin aukera gehiago erantsiko dituztela, gaur egun Tagzanian daukagun bezala. Portzierto, Google Maps-en garapena dela eta, ez al zaizue iruditzen Tagzaniak eskaintzen zituen aukera guztiak hartu dituela? Codesyntax-eko lagunek zer edo zer erantsiko diote euren aplikazioari? Eta hori eginez gero, Google-ek kopiatuko al die berriro?

Nik, zerbitzu honen adibide pare bat jarriko dizuet. Iazko ikasturtean, 10 urteko ikasleekin ekoiztutako mapak.

Ordiziako Mapa:

Euskal Herriko Ibaiak:

Slideshare: audio sinkronizazioa

Aurkezpenak gordetzeko eta partekatzeko gune ospetsua dugu Slideshare. Baina denok dakigu aurkezpen baten testua eta irudiak ez direla nahikoa esan nahi den guztia adierazteko. Horregatik, orain jarri duten aukera gehigarri horrekin, amaituko dira aurkezpen “mutu” horiek non esaldi labur batzuk besterik erakusten ez dituzten eta irakurleen jakin-mina asetzen ez duten.

Beti esaten da aurkezpenetan azaltzen diren edukiek aurkezleak ahoz esaten duena indartu behar dutela, horregatik, gune honetan aurkitzen ditugun aurkezpen askotan faltan botatzen dugu egilearen azalpen hori.

Hemendik aurrera, egoera horrekin amaitzeko aukera izango dugu. Horretarako, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

  1. Aurkezpena Slideshare-ra igo
  2. Audio fitxategia (mp3) zerbitzari batera igo (nik Odeora igo dut)
  3. Slideshow editatzera joan eta “edit Slidecast” sakatu. Sartu mp3 fitxategiaren URL-a eta gero “Link mp3 to slideshow” botoia sakatu. Minutu bat edo pare bat itxaron beharko duzu sinkronizaziorako prestatzen den bitartean.
  4. Sinkronizatu audioa: hemen hiru aukera izango duzu. Utzi audioa sinkronizatu gabe, edo audioa uniformeki banatu (oso egokia musika duten argazki aurkezpenentzat), edo diapositiba bakoitzarentzat zehaztu zein audio zatia nahi duzun.
  5. Gorde eta argitaratu. Slidecast-a bakarrik agertuko da “Save&Publish” botoia sakatzen baduzu.

Nik, froga egiteko, Euskal Herriko argazki batzuekin eta Mikel Urdangarinen kanta bat erabiliz, aurkezpentxo bat prestatu dut.

Iturria: Denken Über

uǝzʇɐʇsǝɹd oʞɐɹɐɹɐpn ɐƃolq ǝɹnƃ

¡¡¡ʞɐɹɹodo ɐsɐd opuo ˙uǝʇɐzǝp ɹnʞɐɹı uɐʇǝıʞoƃǝ ɐzʇuıplɐq ʞɐʇǝʞlɐpıq ǝɹnƃ ǝɹǝ ʞǝɹnǝ ‘uɐƃolq ǝɹnƃ nƃnʇıp uıƃǝ ʞnzʇɐq ɐʇǝʞɐplɐ ‘ɐʇǝ ɐlǝp ɐǝunɹıƃǝq unƃǝıp ɹoz ıǝıɹoɥ ǝlıɐzʇıɐɹɹɐɾ ǝɹnƃ ˙ɐɹɐƃ nʇɐɹnʇuoʞ ɐlǝʇnp uǝzʇɹnʞɐɹı ʞıʇɐʇǝpodıʇuɐ ɐƃolq ǝɹnƃ ɐʇǝ nʇɐʞɹɐɥǝz ɐǝɹoʇɐnʞǝ ʞǝʇuǝzǝp oʞɐʇǝnɐɥ ˙ɐlǝɹıp uɐoɾ ɐɹɐʇǝɹɹodo ʞoʞsɐ oʞɐʇǝǝlɹnʞɐɹı ǝɹnƃ oʞǝuǝoƃɐp ɐɹɐƃ nʇɹɐɥo ‘uǝɹopuo uɐɯǝ ʇɐq ɐpɐɹıƃǝq ıǝʞıʇsıʇɐʇsǝ ǝɹnƃ

ɐɔǝʇoılqıq ɐsou ɐ :ɐıɹɹnʇı

dılɟ :ɐǝunƃqǝʍ

oporrak

Hezkuntza da bidea

Azken egunotan etengabe eta leku ezberdinetan jasotzen ari naiz mutiko perutar honi buruzko artikuluak, bideoak… Ez dut ukatuko “flipatuta” gelditu nintzela mutiko honen jarioaren estiloa eta edukiarekin, baina atzo Telecincon egin zioten elkarrizketa ikusi eta gero, ohiko sermolari baten aurrean gaudela esan beharrean nago. Buruz ikasitako hainbat eta hainbat datu, eslogan, lelo, klixe eta topikoak errepikatu besterik ez du egiten.

Dios les reveló a mis padres que les iba a dar un hijo varón, que sería poderoso en la palabra y que estaría en él. Entonces ya es el cumplimiento de la profecía, esto de predicar me a nacido desde muy pequeño, porque mis padres siempre me inculcaron el camino de Dios. Mi mamá antes de acostarme me leía historias de la Biblia para que me quedará dormido. Cuando yo veía predicar a mi papá, yo deseaba estar predicando con él, entonces mi padre creó un triangulo de cuero y me ponía en su pecho. Mientras el predicaba yo lo observaba y le escuchaba. Desde ese entonces, el ya me estaba formando en el camino de Dios.

Paragrafo hori elkarrizketa honetatik atera dut. Niretzat, pobreziari irteera bat bilatu nahi dioten guraso batzuen aurrean gaude, besterik ez. Horretarako, ez dute inongo erreparorik bere semea doktrinatu eta erabiltzeko, baina ez larritu, hemen ere antzekoa gertatzen da guraso batzuekin. Bestela, kirol eskolak (futbola, tenisa eta golfekoak, batez ere) bisitatu eta, jarraian, umeen casting-ak egiten dituzten modelo agentzietara joan zaitezte eta ohartuko zarete.

Hitzaldi horietan botatzen dituen mezu ikaragarriei buruz mintzatzeko, mundu osoan gertatzen denari buruz, baita hemen ere, hitz egin beharko nuke. Guraso gehienek, euren ideia politikoak, erlijiosoak, moralak… seme-alabei, modu batean zein bestean, inposatzen dizkiete. Zorionez, hezkuntza eta kultura ditugu bitarteko nagusitzat pertsona askeak eta iritzi propioa dutenak lortzeko. Beste gauza bat da, hezkuntza ereduak zenbateraino laguntzen duen helburu hori lortzeko bidean, baina oso garbi daukat bidea hori dela. Hezkuntza, bere esanahi zabalenean ulertuta, horrelako egoerei aurre egiteko dugun tresnarik eraginkorrena da.

Nezareth Castillo Rey: bideo gehiago hemen.