Atzo izan genuen IKTeroen lehen bilera gure bitakora berri dotorea martxan jarri zenetik. Taldekide guztiek ikusi ahal izan zuten blog berria eta, honez gero, batzuk mezuak zintzilikatzeko irrikitan daude. Bileraren amaieran aurreko egunetan proba moduan idatzi genituen mezuen inguruan hitz egiten jardun ginen. Eta IKTero batek Elhuyar hiztegiaren inguruko mezua gogorarazi zidan. Hau ustekabea konturatu nintzenean gutako askok ez zuela ezagutzen hiztegi hau euskarri digitalean. Hona hemen horietako batzuen aipamena:
Elhuyar hiztegia: benetan tresna eraginkorra. Bilaketa azkarrak egiten ditu eta emaitza askobueltatzen ditu. Azpisarrerak ere aurkitzen ditu: lokuzio edo esamoldeak, lexiak,….
3000 Hiztegia: aurrekoa bezain erabilerraza eta azkarra. EuskalGNU taldeak Firefoxerako plugin bat sortu du. Plugin horren bidez Firefoxen zuzenean kontsulta daiteke Hiztegia 3000. Gaztelaniazko hitza tekleatzen duzu eta euskarara itzultzen dizu pluginak.
Sinonimoen Euskal Hiztegia: sinonimoak eta antonimoak aurkitzen ditu. Harrigarria da kasu askotan ematen dituen erantzunen kopurua (ez nuen espero hainbeste sinonimo edukiko zituenik “ero” hitzak )
AISA Etorkinentzat Irudizko Hiztegia: orain dela egun batzuk Sustatun jasotako albistea hemen uzten dizuet. Hiztegi hau etorkinei zuzenduta dago eta euskara ikasteko lehen urrats bezala erabili dezakezue zuen ikasleekin.
Bukatzeko, helbide interesgarri gehiago topa ditzakezue gure ikastolako web orriko helbide honetan