Hamalau urte bete ditut aurten Jakintza ikastolan lanean hasi nintzenetik eta horietatik hamar urte egin ditut IKT dinamizatzaile lanetan. Hamarkada bizi eta emankor baten ondoren, gaurkoa izan da azken eguna “ofizialki” IKT dinamizatzaile tituluarekin lanean aritu naizena.
Read More ⇒Konpetentzien garapena bilatu nahi duen sekuentzia didaktiko egoki baten diseinuan hasierako fasean kokatu beharko genuke “Pentsatzen eta Ikasten ikasi” konpetentziaren inguruko lanketa nagusia. Planifikazio fase horretan bereziki garrantzitsua da ikasleak eurak izatea euren ezagutzaren autorregulazioaren arduradun nagusiak. Horretarako teknika eta baliabide desberdinak erabil ditzakegu, mapa mentalak interesgarrienetakoak izanik.
Read More ⇒Ba al dago hezkuntza eredu biribilik? Zenbateraino dira aplikagarriak kanpoko ereduak Euskal Herrian? Zer ulertzen dugu hezkuntza eredu arrakastatsuei buruz hitz egiten dugunean? Halako azterketa eredu konkretu batek botatzen dituen emaitzei buruz ari gara? Ikasle eta gurasoek antzematen dutenari buruz? Eta irakasleen asetzea?
Read More ⇒Benetan beharrezkoak dira gelako programazioak? Zenbateraino laguntzen du curriculum baten zehaztapenak gure ikasleen ikaskuntza prozesua benetakoa (autentikoa) eta esanguratsua izaten? Ikaskuntzaren sistematizazioa, ikaskuntza prozesua hain gauza konplexua izanik, benetan onuragarria da gure ikasleen ibilbide akademikoarentzat?
Read More ⇒