Magnitudeen gymkhana

Tira, jarduerak argitaratzen hasteko unea iritsi da. Nik diseinatutako jarduerak eta IKTekin lotutakoak argitaratuko nituela esan banuen ere, hasteko, IKTak erabiltzen ez dituen Eldako CEFIREk diseinatutako jarduera batekin hasiko naiz. Guk, jarduera euskaratu eta egokitu besterik ez dugu egin. Duela bi urte, bat ere ezagutzen ez nuen LH 3. mailako irakasle izatea egokitu zitzaidan. Ikasle … Jarraitu Magnitudeen gymkhana irakurtzen

Hautaprobetako fisikako azterketarako koordinazio bileraren ondorengo hausnarketa

E

z naiz gogoratzen zenbat urte igaro diren hautaprobei begira EHUak konbokatzen gaituen fisikako azterketarako koordinazio bilerara azkenekoz joan nintzenetik. Oso gogoan dut, ordea, zeinen haserre atera nintzen bilera hartatik.

Ball Shooter: talde kooperatiboak DBHko fisika eta matematikaren ikaskuntzaren oinarri bezala

Amaitu berri den ikasturte honetan aurrera eraman ditugun hainbat proiektuen berri ematen joan naiz azkeneko hilabetetan blog honetan. Ikasturte hasieran talde kohesioa bilatzen zuten hainbat dinamika eraman genituen aurrera, benetako ikaskuntza kooperatiborako aurretiko ezinbesteko baldintza bezala.

Aurretik ere azaldu nuen Ordiziako azokari buruz egin genuen infografiaren inguruko sekuentzia didaktikoa, banan-bana jarduera guztien deskribapen zehatzekin. Oraingoan hirugarrenarekin nator, aipatutako bi proiektu horien artean burutu genuena, hain zuzen ere. Niretzat garrantzitsua da hau azpimarratzea, izan ere, ikasturteak aurrera egin duen heinean, ikasten joan naizen bitartean, ikasleei planteatzen joan naizen erronka berriek bilakaera bat izan dute, nire ikaskuntza prozesua garatzen joan den heinean.