Datozen asteetan, Jakintza ikastolako DBH3 eta DBH4ko irakasleek Ikastolen Elkarteak diseinaturiko esperimentazio fase baten barruan, sekuentzia didaktiko desberdinen garapenari ekingo diote. Irakasleak testuinguru berrietan lanean jartzeko aukera bikaina izango da.
Aurretik diseinatuta datorren sekuentzia batekin probatzea garrantzitsua bada ere, benetako erronka irakasleok sekuentzia baten diseinuari heltzea izango da. Izan ere, irudipena daukat Bigarren Hezkuntzako irakasle gehienok, orain arte zeregin hori argitaletxeei “azpikontratatu” diegun zerbait dela, testu-liburuetan datozen jarduerak eta ariketak aurrera eramatera soilik dedikatu garela, eta uste dut ez gaudela oso ohituta lan hori egitera.
Horregatik, esperimentazio faseak behar-beharrezkoak direla onartuta ere, besteen esperientziak erreferentziatzat hartzea garrantzitsua dela onartuta ere, beharrezkoa ikusten dut irakasleei, sekuentzia baten diseinuaren gauzatze prozesuan, lagungarria izango zaien baliabideak eskura ipintzea. Behar hori ikusita, ikasturte honen hasieran ni neu sekuentzia baten diseinuarekin hasteko erabakia hartu nuen. Esperientzia gehiegi ez nuela kontutan izanik, ikasteko modurik eraginkorrena sekuentzia baten diseinuari heltzea zela erabaki nuen.
Hasteko, nituen informazio pilula guztiak modu egokian antolatu eta erlazionatzea erabaki nuen. Egia esan lan horretan denbora asko pasa dut baina egia da ere, oso emankorra izan dela; oso baliagarria suertatu zait ideiak argitu eta kontzeptuak barneratzeko. Sekuentzia bat osatzen duten faseak eta hauetako bakoitzaren esanahia eta ezaugarriak zehazten ahalegindu naiz. Poliki-poliki forma hartzen joan da eta azkenean, nire lankideekin partekatzeko modukoa den zerbait prestatu dudala iruditzen zait.
Dena den, kontzientea izanda zeinen luze eta astunak izaten diren azalpenak kasu gehienetan, ez dut nahi lankideak aspertzea nire disertazio amaigabeekin. Horrela, bildutako informazio guztia modu eskematikoan antolatzea behartu nuen nire burua, irakasleentzat benetan baliagarria izan daitekeen zerbait sortzeko asmoz. Zeregin honetan, oso baliagarriak izan dira aurrekoan itzuli nituen lau fitxak. Lehenengo biak abiapuntutzat hartuz, eta gordeta nituen bestelako notatxoekin, sekuentziaren diseinua azaltzen duen azpiko eskema eraiki dut sekuentzia didaktikoaren diseinuaren abiapuntu bezala. Uste dut fitxa hau ondo etor daitekeela sekuentziaren inguruko ideia orokorra izateko.
Orain, poliki-poliki goiko eskeman agertzen den fase bakoitzaren definizio eta ezaugarrien zehaztapenarekin ari naiz. Atal bakoitzari dagokion informazio guztia ikastolan sortuta daukagun “txoko” (horrelaxe deitzen diegu guk Google Sites-en sortutako gune bakoitzari) batean biltzen ari naiz eta gero informazio hori modu labur eta sinplean azaltzen duten fitxak sortzen ari naiz. Gauzak aurrera egiten duen heinean, hementxe joango naiz ipintzen ekoiztutako lan guztia. Hasteko hementxe uzten dizuet goiko irudia pdf formatuan (bektoriala), kalitate hobeagoan ikus dezazuen eskema osoa.


Artikulu honen erreferentzia egin dut Zirikteroen gunean Pedro Lonbidek duela egun batzuk sortutako eztabaida interesgarrian. Uste dut goiko eskeman zein den ikaskuntza informalaren kokapena ulertzea ez dela hin konplikatua. Ez dakit, ea zer dioten besteek.
[...] aipatzen nuen bezala, denboralditxo bat daramat ikastolako irakasleentzat lagungarria izan daitekeen material bat prestatzen. Egia esanda, curriculumaren zehaztapen maila desberdinak eta hauen ezaugarriak, gelako [...]
[...] garapena bilatu nahi duen sekuentzia didaktiko egoki baten diseinuan hasierako fasean kokatu beharko genuke “Pentsatzen eta Ikasten ikasi” konpetentziaren [...]
[...] ibili naiz azken bi urteotan: konpetentzietan oinarritutako hezkuntza ereduaren oinarriak ulertzen, sekuentzia didaktiko baten diseinuaren ardatz nagusienak aztertzen eta deskribatzen, gizarte modernoaren exijentziekin bat egiten duten metodologia aktibo berriak ezagutzen eta [...]
[...] Sekuentzia didaktikoa diseinatzen hasteko gauza bakarra falta zitzaidan: burutu beharreko ataza ikasleentzat esanguratsua bihurtzeko, eurentzat gertukoa izan zitekeen testuinguru batekin lotzea. Eta DBHko etapako irakasle bilera batean, Ordiziako azokaren 500. urteurrena zela eta zer egin zitekeen planteatu zenean, orduan konturatu nintzen hura izan zitekeela aurrera egiteko falta zitzaidan puntutxoa. Hortxe neukan, beraz, atazaren definizio zehatza, alde batetik, eta etaparako zehaztutako helburuekiko lotura, bestetik. Hemendik aurrera sekuentzia diseinatzea zen falta zitzaidana. Egia da lan pixka bat suposatzen duela jarduera zerrenda diseinatu eta sekuentziari forma emateak baina, egia esan, ez naiz lanean hasi aurretik jarduera zerrenda erabat definituta eta lotuta utzi behar dela pentsatzen duen horietakoa. Uste dut ardatz nagusiak zehaztea beharrezkoa dela baina, era berean, konbentzituta nago sekuentziak malgutasun minimo bat ere behar duela, dagokion ikasle taldearen ezaugarrietara moldatu ahal izateko eta, bide batez, egunerokoak ekar ditzakeen arazo eta ezustekoei aurre egiteko irtenbideak bilatzeko ere. Gidalerroak zehaztea bai, baina sekuentzia batek emango duena aurretik erabat lotuta uztea eta, beraz, curriculumaren zein alderdi jorratuko diren erabat zehaztuta uztea, ez. [...]